Ayuntamiento de Leache/Leatxe

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

15/11/2022

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: Leatxe_lurralde afektibo baten atlasa

Proiektu honen abiapuntua ideia hau da: lurralde guztiek iraganeko eta oraineko istorio eta historiak zein etorkizuneko aukerak dituzte inskribatuta. Nola eskuratu istorio eta historia horiek? Nola entzun lurraldea? Lurraldeek bizi dituzten aztarna edo arrastoetan aurkituko ditugu istorioak eta historiak, baina baita tokietara joan ohi diren pertsonen kontakizun, fabulazio edo ametsetan ere.

Lehenengo fasean, parte-hartzaileek beraientzako leku esanguratsu eta afektiboak aukeratuko dituzte. Ondoren, lurralde horiek aktibatzeko estrategiak bilatuko ditugu ekintzen, kontakizunen, argazkien, bideoen, abestien edo beste adierazpide batzuen bidez. Material horrekin, atlas kolektibo bat sortuko dugu, Leatxeko lurraldeko leku afektiboak bildu, erlazionatu eta aktibatuko dituena.

La Quijotina: Pacto de estado contra la violencia de género antzezlana.

Iturria: https://landarte.es/es/landarte-2022/leache/